KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

Pribatutasun politika

 

Datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia betez, hots, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalak tratatzeko orduan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), honako hau jakinarazten da:

Gure erakundearekin duzun harremanagatik bildutako datu pertsonalak (paperezko inprimakiak edo euskarri informatikoan daudenak edo argazkiak), kidea, emailea edo boluntarioa zarelako, gure jardueretako batean parte hartu duzulako edo gure ekimenen inguruko informazio orokorra bidaltzeko eskatu diguzulako bildutakoak, fitxategi automatizatuetan tratatu ahalko dira (edo ez).

Nor arduratzen da zure datu pertsonalak tratatzeaz?

Kidenda Elkarteak du zure datuak tratatzeko ardura. Elkartearen IFZ G95235784 da eta honako helbide honetan du egoitza: Epalza alarguna 6, 48005 Bilbo.

Zeintzuk dira tratatzen ditugun datu pertsonalak?

Adinez nagusia izanez gero, honako datu pertsonal hauek tratatzen ditu Kidenda Elkarteak:

  • Izena
  • Abizenak
  • NAN
  • Helbidea
  • Lanbidea
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono-zenbakia

Horrez gain, boluntarioen kasuan:

  • Altaren data / Bajaren data..

Adin txikikoa izanez gero, aitaren, amaren edo legezko ordezkariaren sinadura beharko dugu.

Emandako datuen tituludunek badakite Kidenda Elkarteak bere helburuetarako trata ditzakeela eta horretarako baimena eman dute. Datuak aldatuz gero, horren berri eman beharko da.

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Elkartearen helburuak betetzeko xedez, elkarteko kideen eta boluntarioen datuak tratatzen ditugu honako hauek egiteko:

  1. Pertsona batek kide edo boluntario modura izena emateko kudeaketa-lana eta kontrola ahalbidetzeko.
  2. Informazio-eskaerei eta iradokizunei erantzuteko.
  3. Jakinarazpen fisikoak edo baliabide elektronikoren baten bidezko jakinarazpenak bidaltzeko, orain zein etorkizunean.
  4. Elkarteari buruzko informazio orokorra bidaltzeko, hala nola aldizkariak, memoriak, ekitaldietarako gonbidapenak, jardueretan parte hartzeko informazioa, kanpainak -elkarteak haietan parte hartzen duenean edo helburu berdina izateagatik babesten dituenak-, baita interesdunarekiko harremana azkendu denean ere, interesdunak berak horrelakorik jaso nahi ez duela adierazten ez badu behintzat.
  5. Gogobetetasun-inkestak egiteko.
  6. Emandako informazioaren arabera profilak osatzeko eta hala, arestian aipatutako jarduerak behar bezala kudeatzen direla bermatzeko.

Zeren arabera trata ditzakegu zure datu pertsonalak?

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa lehen aldiz edozein informazio eskatzen denean eman beharreko baimena da, edo elkarteko kide egiten zarenean sortzen den harremanerako eman beharrekoa, otsailaren 12ko 3/1988 Legeak, bazkunei buruzkoak, eta martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak, elkartzeko eskubidea arautzen duenak, ezarri duten legez. Pertsona kontsumitzaile/erabiltzaile bihurtzen denean ere eskatzen da.

Noiz eta zergatik eman diezazkiokegu zure datuak hirugarren bati?

Jarraian adierazitako hartzaileei laga ahalko zaizkie zure datuak, azaldutako arrazoiengatik:

  • Herri administrazioak: Kidenda Elkarteak bere jarduera dela-eta dituen legezko betebeharrak betetzeko.
  • Zure borondatez kanpainetan, ekintzetan eta ekimenetan parte hartzen duzunean, guzti horietatik eratorritako betebeharrak betetzeko hirugarren batzuei zure datuak laga behar zaizkienean.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Kidenda Elkartearekiko harremana mantentzen duzun bitartean, zure datu pertsonalak gordeko dira. Harreman hori azkentzen denean, kausa edozein delarik ere, aplika daitezkeen legezko preskripzio-epeetan gordeko dira zure datuak. Kasu horretan, legez ditugun betebeharrak betetzen ditugula frogatzeko bakarrik tratatuko dira. Preskripzio-epe horiek igarotakoan, zure datuak ezabatuko dira.

Zeintzuk dira zure eskubideak?

Interesdunak datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, beste nonbaitera eramateko, mugatzeko eta/edo haien tratamenduaren aurka egiteko eta emandako baimena indargabetzeko eskubidea baliatu ahalko du. Horretarako, nahi duenean, idatzi bat bidali beharko du NANaren kopiarekin batera. Posta elektroniko bidez bidali dezake kidenda@caritasbi.org helbidera, edo posta arrunt bidez, Kidenda Elkarteko datuen tratamenduaren arduradunari zuzenduta.

Kidenda Elkartearekin erlazionatutako webguneak erabiltzen dituzun bakoitzean, momentu bakoitzean indarrean dagoen pribatutasun politikaren pean egongo zara eta testua aztertu beharko duzu ados zaudela bermatzeko.

Era berean, zure datu pertsonalen tratamenduak araudia edo zure pribatutasun eskubideak urratzen dituela uste baduzu, erreklamazioa aurkeztu ahalko duzu:

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, bere egoitza elektronikoaren bitartez edo posta arrunt bidez.

Zein segurtasun-neurri ezarri ditugu?

Kidenda Elkarteak datu pertsonalak isilpean mantentzeko eta gordetzeko obligazioa betetzearen aldeko konpromisoa hartu du eta datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatu edo kontsultatzea ekiditeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, aplika daitekeen araudian bildutakoa betez. Zure datu pertsonalak babesteko konpromisoa hartu dugu, neurri tekniko eta antolamendu-neurri egokien bitartez. Hala ere, sistema bakar bat ere ez da guztiz segurua eta beraz, datuen segurtasun politikak hobetzen eta eguneratzen jarraitzen dugu.

Bidezko merkataritzarako dendaren jakinarazpen komertzialak

Kidenda Elkarteak ez die publizitatea egiteko jakinarazpenik bidaliko bere bezeroei, ez posta elektroniko bidez ez pareko antzeko bideak erabiliz, jakinarazpen horien hartzaileek beren-beregi eskatu ez badute edo baimena eman ez badute.

 

denda

voluntariado

Tienda online de Kidenda

Tienda online de productos ecológicos y de comercio justo. Aqui encontrareís un surtido de productos de alimentacion saludable, cosmética natural y...

./include/uploads/nodo/tienda-online-ordenador.jpg

Compra comercio justo en tres clicks

Encuentra productos productos ecológicos y de comercio justo. Tambien encontrarás cosmetica n...

./include/uploads/nodo/cada-gesto-cuenta-2-euskera.jpg
  • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
  • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

  • kidenda.org